Metroa-L3: zerbitzua eskainiko da gau osoan zehar abenduaren 16an eta 23an
Euskotrenek gaueko zerbitzua luzatuko du abenduaren 16an eta 23an, ostiralak, Bilboko Metroaren 3. linean.
Gau osoan zehar trenak ibiliko dira Kukullaga-Etxebarri eta Matiko geralekuen artean (noranzko bietan) 15 minutuko maiztasunarekin.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen du, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean ere. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan nahitaez maskara erabili behar dela.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren kontua ere.