Zerbitzu berezia

Entradilla

Bilboko tranbia (maiatzak 29): zerbitzua indartuko da  'Ibilaldia' dela eta

Body

Igandean, maiatzaren 29an, Euskotrenek igandeko bere ohiko zerbitzua indartuko du Bilboko tranbian Bilbon ospatuko den 'Ibilaldia' dela eta. Eskaerak izan dezakeen hazkundeari erantzuteko, tranbiak 12 minuturo ibiliko dira, 15 minuturo ibili beharrean, igande eta jaiegunetan egin ohi den bezala.

Irteerak Boluetatik La Casillara: 7:22 > 21:22 12 minutuz behin

Irteerak La Casillatik Boluetara: 7:23 > 21:11 12 minutuz behin


Euskotrenek tranbian joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan nahitaez maskara erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia eta @euskotren twitter kontua ere eskura dute.