Aldaketak zerbitzuan

Entradilla

Gabonetako ospakizunak direla eta, Euskotrenek aldaketak egingo ditu tren, metro, funikular eta tranbia zerbitzuetan

Body

Ordutegia Gabonetako egunetara egokitzeko helburuarekin, abenduaren 31ko gauean, Euskotrenek zerbitzu guztien amaiera aurreratu egingo du. Era berean, urtarrilaren 1ean goizez zerbitzuen hasiera atzeratu egingo du eta eguerdian eten egingo ditu. Zerbitzuak normaltasunez ibiliko dira larunbat arratsaldeko 17:00etatik aurrera gutxi gorabehera (Covid-19aren aurrean Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak direla eta, larunbatetako tren-zerbitzua murriztu egingo da. Ez dira irteerak burutuko 2:00etatik aurrera)

Ospakizunengatik egin beharreko zerbitzu - aldaketak honako linea hauei eragingo diete:

TRENBIDEA
E1 Matiko / Amara /M atiko eta E5 Altza / Amara / Altza
E2 Lasarte-Oria / Hendaia / Lasarte-Oria (Topoa)
E3 Lezama / Kukullaga-Etxebarri / Lezama eta Lutxana / Sondika / Lutxana
E4 Bermeo / Matiko / Bermeo

TRANBIA
Bilbo eta Gasteiz

LARREINETAKO FUNIKULARRA ETA AUTOBUS ZERBITZUA 

METROA 
L3 Matiko / Kukullaga-Etxebarri / Matiko

Covid-19aren aurrean Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak direla eta, abenduaren 31n ez da gaueko zerbitzurik egongo.Ordutegi zehatzak, APPan eta web-orrialdeko bilatzailean.

TREN BUS ZERBITZUAK
Usansoloko Ospitalea
Zamudioko Teknologi Parkea

Informazio gehiago nahi izanez gero:

•    Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak
•    Euskotreneko telefonoa: 944 333 333
•    Web gunea: www.euskotren.eus
•    Twitter: @euskotren
•    Euskotreneko APP ofiziala