Udako ordutegia

Entradilla

Euskotrenek, ekainaren 21etik aurrera, udako ordutegia eskainiko du treneko eta metroko linea guztietan

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, ekainaren 21ean, astelehenean, udako ordutegia jarriko du martxan bere tren linea guztietan (E1, E2, E3, E4 eta E5) eta metroan (L3), Usansoloko Ospitalerako autobus-anezka barne.

Uda iristearekin batera, Euskotrenek udako beharrak asetzeko eskaintza egokitzen du. Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko: Debabarrenan trenen eskaintza handitzen da, Debako hondartzarako sarbidea errazteko, eta Urdaibaira (Bilbo-Bermeo zerbitzua), Kostaldera (Donostia-Zumaia) joateko asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzuak indartu egingo dira eta baita Donostiara joateko Topoan ere (Irun-/Amara eta Altza/Amara).

Halaber, ekainaren 21ean, astelehena, geltokiaren eta Usansoloko Ospitalearen arteko tren-bus zerbitzuaren ordutegia aldatuko da, autobusen irteerak eta iritsierak egokitzeko trenak igarotzeko orduan. 

Udako lehen tarte horretan, asteburuetako gaueko zerbitzuak murriztuta jarraituko du (irteeren gehieneko ordutegia 00:00etan). Hala ere, baliteke asteek aurrera egin ahala aldaketak egitea ordutegiak pandemiaren bilakaerara eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko onartzen diren araudi eta dekretuetara egokitzeko. 
Euskotrenek informazio eguneratua emango du uneoro bere APP ofizialean, bere twitter @euskotren kontuan eta www.euskotren.eus webgunean.