Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: urtarrilaren 18an zerbitzu berezia Eibar - Atlético de Madrid norgehiagoka dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean S.D.Eibar eta Atlético de Madrid taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urtarrilaren 18an 21:00etan jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
Partidu aurretik, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da:

•    Durango – ARDANTZA (Eibar): 19:39 an 
•    Ermua – ARDANTZA (Eibar): 20:12 an, 20:42 an
•    Deba – ARDANTZA (Eibar):  19:43 an 

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

•    ARDANTZA (Eibar) – Durango:  23:20an
•    ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 23:20an

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta APP ofizialean