Trena: zerbitzu berezia 'San Sebastian Eguna' dela eta

Entradilla

Trena: zerbitzu berezia 'San Sebastian Eguna' dela eta

Body

Gaueko trenak bezperan gau osoan zehar ibiliko dira (urtarrilaren 19tik 20ra) honako lineetan Lasarte-Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara. Urtarrilaren 20ko zerbitzu gehigarria Irun-Lasarte tartean bakarrik izango da Haur Danborradara joan-etorriak errazteko.

URTARRILAREN 19TIK 20RAKO GAUA

• Lasarte - Hendaia linean gau osoan zehar trenak 30 minuturik behin egongo dira eta Altza - Amara linean trenen zirkulazioa orduro izango da. 

• Zumaia - Amara tartean gau osoan zehar zerbitzua ordurik behin izango da.


URTARRILAK 20

  • Goizean Lasarte eta Irun artean zerbitzua 15 minutuz behin trenekin indartu egingo da. 15:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, zerbitzua normaltasunera itzuliko da igandetako ohiko ordutegiarekin.
  • Zumaiatik Amarara irteera bat egongo da 11:11n

Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta APP ofizialean.