Gizarte aurreratuek etorkizunari begiratzen diote. Ingurumenaren errespetuan lan aktiboa egitea herritarren eskakizuna da, eta baita ezinbesteko zerumuga ere, Euskotrenen eguneroko jardunean.
Konpromisoa jasangarritasunarekin
Tren jasangarriagoak ditugu
CAFek, fidagarritasun, jasangarritasun eta ergonomia alorretan tren sektoreari berrikuntza teknologiko aurreratuagoak dituzten unitate elektriko berriak hornitu dizkio Euskotreni. Horrez gain, erabilerraztasun eta irisgarritasun baldintza onenak eskaintzen dituzte. Eskuratutako unitate berriek ingurumen eragina murrizten laguntzen dute, gai kutsagarri jakin batzuen isurketa murriztuz eta airearen kalitatea hobetuz.
Ingurumen Kudeaketa Sistema (IKS-SGA)
Ingurumen Kudeaketa Sistemak (IKS-SGA), UNE-EN ISO 14001:2015 arauarekin bat etorriz, karbonoan urria eta baliabideen erabileran eraginkorra den gure jardueraren garapena bermatzen du.
Ingurumen jardueraren garapena Ingurumen Kudeaketa Planean (2017-2020) dago definituta. Urtero planifikatzen da, eta Ingurumen arloko jarduera programa batean zehazten da.
Jarduera espezifikoekin, besteak beste ingurumen prestakuntzarekin, barne komunikazioarekin, ingurumen arloko larrialdien aurreko erantzunarekin eta komunikazio korporatiboarekin, erlazionatutako ingurumen koordinazioa eta kudeaketa, Euskotreneko sail espezifiko batzuetatik eramaten da aurrera: Prestakuntza eta Barne Komunikazioa, Segurtasuna eta Komunikazioa, Merkataritza eta Marketina.
Leku batzuetatik besteetara joateko bizikletaren erabileraren sustapena
Parke mugikorra zabaltzea, unitate berriekin
Bizikletan mugitzea sustatzeko prozesuaren barruan, erabiltzaileek 238 plaza dituzte, 950 serieko 28 unitate aldatzearen eta sartzearen ondorioz, hau da, 6-8 plaza funikularrean, 120 plaza UT-900etan (4 unitate bakoitzeko) eta 112 plaza UT-950etan (4 unitate bakoitzeko).
Bizikletetarako aparkalekua duten geltokiak
Gipuzkoan, Euskotrenen Amarako aparkalekuak 144 bizikleta uzteko tokia eskaintzen du, eta Irun-Colonekoak 55erako. Biak ere estalita daude, eta Euskotreneko erabiltzaileek baino ezin dituzte erabili. Beharrezkoa da garraio titulua balioztatzea.
Bizkaian, Zamudioko aparkalekuak 50 bizikleta uzteko lekua du eta BAT, Mugi eta Barik txartelekin erabili daitezke. Larreinetako funikularrean ere bizikletak eraman daitezke arratsaldeko 20:00ak arte.
Adierazleak - PERTSONEN GARRAIOA (2018)
Adierazleak - MERKANTZIEN GARRAIOA (2018)
Kanpo-kostuetako aurreztea (merkantzia eta pertsonen garraioa - 2018)
Kanpo-kostuetako aurreztea Euskotren erabiltzeak honako alde hauetan suposatzen duen aurrezpena da: klima adaketan, istripuetan, zaratan, airearen kutsaduran, natura eta paisaian, hiriguneetan, auto-pilaketetan eta zeharkako kostuetan.