Eskerrik asko hobeak bilakatzen gaituen gehiengo handiari
Milaka bidaiarik erabiltzen dituzte egunero Euskotrenen zerbitzuak. Gehienek beste pertsonak errespetatuz bidaiatzen dute, instalazioak zainduz, ekipamenduak errespetatuz. Gure zerbitzuaren kalitatea bermatzeko milaka eta milaka laguntzaile ditugu.
Pertsona batzuen jarrerak, Euskotreneko langileei, beste bidaiari batzuei eta joan-etorriak errazteko erabiltzen diren baliabide ugariei zor zaien errespetuari buruz kontzientziatzen ahalegintzera garamatza.
Guztion artean, gizarteak eskatzen duen Euskotren egiten dugu egunero.