Elkarbizitza hobetzeko eta erabiltzaileen segurtasunean elkarlanean aritzeko tresnak dituzu:
- APP-a
Edozein arrisku egoeran jakinarazteko aukera eskaintzen dizu. APP bertsio berri honekin, ez da beharrezkoa erresgistratuta egotea 112 larrialdiko telefono zenbakira deitzeko. SOS Deiak-era eta Euskotreneko aginte postura konektatuta, gidariarekin harremanetan jarriko dira, eta horrela posible den moduan lagundu ahal izango dizute. Horrez gain, deia egiterakoan, disimuluarekin egin daitekeena, edozein gertaera edo eraso baten biktima edo lekukoa den pertsonaren kokapena ere bidaltzen da. - Interfonoak
Komunikatzaileak geltokietan (interfonoen posteetan eta makina automatikoetan) zein trenetan ere kokatuta daude eta Euskotreneko langileekin komunikazio zuzena dute.