Trenak

 

Euskotren-ek treneko zerbitzuak eskeintzen ditu Bizkaian eta Gipuzkoan, Atxuritik (Bilbo) Hendaiaraino eta Bizkaian zehar, Bilbotik Bermeo eta Lezamaraino. Era berean, Larreinetako Funikularrean zerbitzua ematen duen enpresa da.

Duela gutxi, Euskotrenen gure material higikorra berritu dugu 30 tren berrien serie bat aurkeztuz. Tren berri horiek apurka-apurka aurreko modeloak ordezkatzen joango dira. Unitate berriek tren sektorearen teknologia-berrikuntzarik aurreratuenak eransten dituzte segurtasunari, iraunkortasunari eta erosotasunari dagokionez, eta zalantzarik gabe gure erabiltzaileei abantaila ugari emango dizkie. Ordezkapena pixkanakakoa izango da, eta modelo berria martxan hasiko den lehenengo linea etorkizuneko Donostialdeko Metroan izango da, Donostia eta Irunen artean, hain zuzen ere.

Kilometroak guztira 181,067 Km
Kilometroak bide bakarrean
150,215 Km
Kilómetroak bide bikoitzean
30,852 Km
Elektrifikatutako kilometroak 176,562 Km
Elektrifikatutako gabeko Km. 4,505 Km
Funikularreko kilometroak 1,179 Km

Ikusi ordutegiak eta ibilbideak

 

 

 

 

 

 

 

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.