Burdinbidearen Euskal Museoa: 5 tren historiko abenduaren 6tik 9ra bitartean

 

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, 5 tren historiko jarriko ditu abian (4 lurrunezkoak eta bestea diesela) abenduaren 6tik 9ra bitartean, Konstituzioaren eta Sortze Garbiaren jaiegunekin bat etorriz.

Tren horiek honako irteera-ordutegi hau izango dute:

•    Osteguna, abenduaren 6a: 12:30ean (Lurrunezko trena).
•    Larunbata, abenduaren 8a: 12:30ean (Lurrunezko trena).
•    Igandea, abenduaren 9a: Egun berezia 2018ko kanpainaren amaiera dela eta. 3 tren historiko ibiliko dira:

    11:00etan. Portugaleko Trenbideetako Allan 301 zenbakidun diesel automotorea, 1953. urtekoa, Roterdameko Allan Holandako enpresak eraikita.

    12:00etan. Amorebietatik Gernikara doan trenbideko “Zugastieta” tren-makina (1888. urtea), Glasgow-n eraikita Sharp Stewart enpresak.

    13:00ean. Elgoibarretik Donostiara doan Trenbideko “Aurrera” Lurrunezko tren-makina (1898. urtea), Manchesterreko Nasmyth & Wilson enpresa ingelesak eraikita.

Abenduaren 9ko goizean zehar, LGB eskalako trenen erakusketa antolatuko da.

Honako hau da Museoaren irekiera-ordutegia:

•    Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak. Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa eskaintzen du museoak, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bidez. Horrez gain, XIX. mendearen amaieratik aurrera tren-langileek erabili izan dituzten uniformeak daude ikusgai, baita tren-geltokietako ordularien erakusketa ere, munduko onenetakoa.

Gaur egun, “1921-1926, Urolako Trenbidearen eraikuntza” eta “Bilboko metroaren 3. linea: historiako 135 urte” erakustaldiak ere ikusgai daude.

Bisitarientzako informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea 8, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa).
•    Informazio-telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.