Azaroak 10 eta 11: zerbitzu bereziak Behobia/San Sebastián lasterketa eta errugbi partida direla eta

 

Azaroaren 10eko eta 11ko asteburuan Euskotrenek trenen zerbitzuak indartuko ditu joan-etorrien beharrizanak betetzeko kirol ekitaldi biren ospakizuna dela eta: Behobia – San Sebastian eta AEB-Samoa errugbi partida.

Larunbata, azaroak 10, 10:00etatik 18:00etara (gutxi gorabehera), Hendaia eta Amara artean (noranzko bietan) Ficoban Lasterketako Azokara joateko trenak 15 minutuz behin egongo dira. Tren hauek Anoetara errugbi partida ikustera joan nahi duten pertsonei ere zerbitzua emango diote.

Ordutegia: azaroak 10

Partiduaren ondoren ondorengo zerbitzu gehigarriak ere jarriko dira:

Anoeta – Hendaia: 20:33, 20:37, 21:03
Anoeta – Lasarte: 20:40

Igandean, azaroak 11, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du 7:15etik 14:30era gutxi gorabehera, eta horren helburua Behobia-San Sebastian lasterketa dela eta joan-etorriak erraztea da.

Irun Ficobara joateko, lasterketa baino lehen, Amaratik zein Lasarte/Oriatik eta Zumaiatik ohiko zerbitzura tren gehigarriak eskainiko dira. Tren hauetariko batzuk erdizuzenak izango dira. Era berean, lasterketan zehar eta gutxi gorabehera 14:30era arte Topoaren zerbitzua indartu egingo da, jende asko aurreikusten baita.

Ordutegia: azaroak 11

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.