Burdinbidearen Euskal Museoa: lurrun trenaren azken zirkulazioak azaroaren 1etik 4ra

 

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak datorren igandean, azaroaren 4an, emango dio amaiera Lurrun Trenen 2018ko zerbitzu erregularrari. Ostegunetik, azaroaren 1etik, igandera, 4ra, Lurrun Trenen 4 zirkulazio eskainiko dira Azpeitian dagoen Museoa eta Lasao artean.

Tren horiek irteera ordutegi hau izango dute:
•    Osteguna, azaroak 1: 12:30ean.
•    Larunbata, azaroak 3: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandea, azaroak 4: 2018ko zerbitzu erregularraren azken zirkulazioa, 12:30ean abiatuta.

Igandera, azaroaren 4ra, bitartean, Museoaren instalazioen irekiera ordutegia hau izango da, igandea barne: 
•    Asteartetik ostiralera, lanegunetan: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Asteartetik, azaroaren 6tik, aurrera, irekiera ordua aldatu egingo da, eta hau izango da: 
•    Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
•    Igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma onenetako bat erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun lokomotorak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta mota anitzeko bagoiak. Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbideko tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta trenean erabilitako uniformeen bilduma bikaina du, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera artekoa, eta baita mundu osoko treneko erloju bilduma onenetakoa ere.

Bertaratzen direnak aldi baterako “1921-126, Urolako Trenbidearen eraikuntza” eta “Bilboko Metroaren 3. linea: 135 urteko historia” erakusketez ere gozatu ahal izango dute.

Lurrun trenen 2018ko zerbitzu erregularra amaitu ondoren, abenduko Konstituzioaren eta Sortzez Garbiaren Zubian ere Tren Historikoen zerbitzu bereziaz gozatzeko aukera egongo da.

Jendearentzako informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren Helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informazio zenbakia: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.