Burdinbidearen Euskal Museoak larunbatean, urriak 13, XXIV. urtemuga ospatuko du

 

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren larunbatean, urriaren 13an, XXIV. Urtemuga dela eta, zirkulazioan 5 tren historiko jarriko ditu (lurrun eta diesel).

Urriaren 13ko zerbitzu bereziko tren horiek Azpeitiako Museotik (Gipuzkoa) Lasaora honako irteera ordutegia izango dute:

•    11:00etan: Portugaleko Trenbideen 301 zenbakidun Allan automotore diesela (1953. urtea, Roterdam-eko Allan holandarrak eraikita).
•    12:00etan: Elgoibarretik Donostiara doan Trenbideko “Aurrera” Lurrun Tren-Makina (1898, Manchesterreko Nasmyth & Wilson enpresa ingelesak eraikita).
•    13:00etan: Amorebietatik Gernikara doan Trenbideko “Zugastieta” Lurrun Tren-Makina (1888, Sharp Stewart Eskoziako enpresak eraikita).
•    17:00etan: Euskal-Asturias Trenbideko “Alstom 1004” diesel tren-makina (1965, Tarbesen Alsthom Frantziako enpresak eraikita).
•    18:00etan: Portugaleko Trenbideen “Portugal” Lurrun Tren-makina (1913, Kassel-eko Henschel alemaniar enpresak eraikita).
Era berean, larunbatean zehar “Espinal” Lurrun Tren-makinaren eta Grafton Lurrun Garabiaren piztea egingo da. Orconera (1887) meatze Trenaren “Espinal”, lurrun tren-makinaren asmatzailea izan zen Robert Stephenson-ek sortutako Newcastleko tailerretan eraiki zen. Beste alde batetik, Grafton Garabia 1920an Bedford-en (Ingalaterra) eraikita, antzinako Babcock & Wilcox-etik dator.

Horrez gain erakusketak ere egingo dira, horien artean 1924ko makina-tresnako tailerrarena eta 218 Tranbia elektrikoarena, Material Mugikorra eta Eraikuntzak (egun CAF) eraikita Zaragozan (1950).

Horrez gain, “Bilboko metroaren 3. Linea: historiako 135 urte” erakusketa inauguratuko da eta Telefunken azulejuen publizitate panela aurkeztuko da, duela gutxi Arroako geltokitik berreskuratuta. Joan zen mendeko 50. urteetan eraikita, azulejuko publizitate euskarri mota hau hamarkadetan zehar bide estuko trenbideetako geltokietan klasikoa izan zen, hau izanik euskal trenbide sarean gordetzen den azkena.

Larunbateko urriaren 13ko egun berezian zehar, Museoa 10:30etatik 14:00etara irekita egongo da eta 16:00etatik 19:30era.

Lurrun trenaren zirkulazioa: urriaren 12an eta urriaren 14an

Ostiralean, urriaren 12an, Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak zirkulazioan Lurrun trena jarriko du eta ibilbidea 12:30ean hasiko du. Urriaren 14an, ordu berean Museotik igandeetako ohiko Lurrun trena irtengo da. Museoak ateak igandeetan eta jaiegunetan irekiko ditu 10:30etatik 14:00etaraino.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma hoberenetakoa du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin, lurrun lokomotorak, dieselak, elektrikoak, automotoreak eta mota guztietako bagoiak. Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-erreminta multzo hoberenetakoa ere eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenean erabilitako uniformeen bilduma eta mundu osoko tren erloju bildumarik hoberenetakoa.

Une honetan “1921-1926, Urolako Trenbidearen eraikuntza” argazki erakusketa ere jasotzen du. Bertan, formatu handiko 36 argazkiz osatutako bilduma biltzen du, horietatik gehienak orain arte ikusi gabeak. Argazkietan Urolako Trenbidearen eraikuntzaren zenbait etapa islatzen dira. Trenbide horren erdialdea zen Azpeitiko geltokian dago Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoa.

Jendearentzako informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.