Trenen gaueko zerbitzu berezia Gernikako jaiak direla eta

 

Euskotrenek abuztuaren 11n, 14an eta 16an Amorebieta-Bermeo artean gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako jaiak direla eta. Zerbitzu hauek ohiko eskaintza osatuko dute.

Abuztuaren 11tik 12rako, 14tik 15erako eta 16tik 17rako gauetan gau osoan zehar zerbitzua egongo da honako ezaugarriekin:

11tik 12rako gaua

Larunbat gaueko ohiko zerbitzua -Amorebieta eta Bermeo arteko trenen zirkulazioa bi orduz behin- Gernikatik Bermeora eta Bermeotik Amorebietara zenbait zerbitzu bereziekin indartuko da.

14tik 15erako eta 16tik 17rako gauak

Gau osoan zehar noranzko bietan ordu birik behin Amorebieta Geralekua eta Bermeo artean gaueko zerbitzua eskainiko da. Amorebietako irteerak 00:21 eta 4:21 artean izango dira eta Bermeokoak 1:18 eta 5:18 artean.

Tren berezi hauek goizeko ohiko zerbitzuarekin lotura egingo dute. Hain zuzen ere, 14tik 15erako gaueko zerbitzua jaieguneko ohiko goizeko ordutegiarekin lotuko da, halere 16tik 17rako gauak lanegunetakoarekin lotuko du.

Abuztuaren 11tik 12rako gauak

Abuztuaren 14tik 15erako eta 16tik 17rako gauak

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.