Trenen zerbitzua indartuko da Donostiako Aste Nagusia dela eta

 

Euskotrenek Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 11tik 18ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar gaueko trenak egongo dira.

Tren berezien ezaugarriak honako hauek dira:

LASARTE - AMARA - HENDAIA:
Goizez zerbitzua ohikoa izango da eta arratsaldez 15 eta 30 minuturen artean maiztasunak ezarriko dira geldialdi-ordutegiaren eta ibilbideko tarteen arabera.

Su Artifizialez gozatzeko Amaratik Lasartera zerbitzua indartu egingo da zenbait trenekin (23:00etatik goizaldera arte), Hendaiarantz (23:03tik goizaldera arte) eta Altzarantz (23:22tik goizaldera arte).

ORDUTEGIA

 

LASARTE - HENDAIA-LASARTE

 

ZUMAIA - AMARA
Eguneko zerbitzua ohikoa izango da eta gau guztietan zehar, 11tik 18ra, trenak orduro ibiliko dira.

ORDUTEGIA

 

ZUMAIA-AMARA-ZUMAIA

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.