Burdinbidearen Euskal Museoa: lurrun trenaren lau irteera abuztuaren 11tik eta 15era bitartean

 

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, abuztuaren 11tik 15era bitartean zirkulazioan lau lurrun tren jarriko ditu.

Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora honako irteera ordutegia izango dute:

  • Larunbata, abuztuak 11: 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igandea, abuztuak 12: 12:30ean.
  • Astezkena, abuztuak 15: 12:30ean.

Museoaren instalazioen irekiera ordutegia honako hau da:

•    Asteartetik larunbatera: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.

Lanegunetako diesel trenen zerbitzua
Abuztuan zehar programatutako lanegunetako diesel trakzioko trenak zirkulatzen dute (asteartetik ostiralera). Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaorako irteera orduak honako hauek dira: 12:30etan eta 18:00etan.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma hoberenetakoa du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin, lurrun tren-makinak, dieselak, elektrikoak, automotoreak eta mota guztietako bagoiak. Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-erreminta multzo hoberenetakoa ere eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenean erabilitako uniformeen bilduma eta mundu osoko tren erloju bildumarik hoberenetakoa.

Une honetan “1921-126, Urolako Trenbidearen eraikuntza” argazki erakusketa ere jasotzen du. Bertan, formatu handiko 36 argazkiz osatutako bilduma biltzen du, horietatik gehienak orain arte ikusi gabeak. Argazkietan Urolako Trenbidearen eraikuntzaren zenbait etapa islatzen dira. Trenbide horren erdialdea zen Azpeitiko geltokian dago Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoa.

Jendearentzako informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.