Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan zirkulazioan hiru lurrunezko tren jarriko ditu

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu datorren asteburuan.

Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora ondorengo irteera ordua izango dute:
• Larunbata, uztailak 14: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandea, uztailak 15: 12:30ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengoa da:
• Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Une honetan “1921-1926, Urolako Trenbidearen eraikuntza” argazki erakusketa ere jasotzen du. Bertan, formatu handiko 36 argazkiz osatutako bilduma biltzen du, horietatik gehienak orain arte ikusi gabeak. Argazkietan Urolako Trenbidearen eraikuntzaren zenbait etapa islatzen dira. Trenbide horren erdialdea zen Azpeitiko geltokian dago Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoa.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Web gunea: www.euskotren.eus





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.