Zerbitzu bereziak uztailaren 14an, 21ean eta 24an Ermuko Santiago jaiak direla eta

 

Uztailaren 14an, 21ean eta 24an, Ermuko Santiago Jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Deba - Ermua artean, ohiko eskaintza osatuz.

Bi orduz behin Matiko-Deba ibilbidea egiten duen larunbat gauetako ohiko tren zirkulazio zerbitzua indartu egingo da gau osoan ibiliko diren tren bereziekin (larunbatetik igandera).

Uztailaren 14tik 15era eta 21etik 22ra bitarteko gauetan tren zirkulazioak egongo dira Deba-Ermua tartean ordubetez behin, 01:00etatik 7:00etara, gutxi gorabehera

Ermua-Deba

Uztailaren 24tik 25era bitarteko gauean tren zerbitzu bereziak eskainiko dira Durango eta Elgoibar artean bi orduz behin.

Durango-Ermua-Elgoibar

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, eta baita www.euskotren.eus webgunean, APP ofizialean eta twitterreko @euskotrenEJGV gunean ere.

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.