Gaueko tren zerbitzua indartuko da uztailaren 14an eta 21ean Amorebietako jaiak direla eta.

 

Uztailaren 14an eta 21ean, Amorebietako Jaiak direla eta, Euskotrenek indartu egingo du gaueko tren zerbitzu berezia Amorebieta-Traña artean, ohiko eskaintza osatuz.

Larunbat gaueko ohiko zerbitzua Matiko-Deba artean trenak ordu birik behin igarotzen dira, halere, tren bereziekin indartuko dira gau osoan zehar (larunbatetik igandera), Amorebieta-Traña/Zaldibar artean.

Amorebieta-Zaldibar

Amorebieta - Bermeo arteko zerbitzua larunbat gauetik igandera bitarteko ohikoa izango da, tren zirkulazioekin bi orduz behin.

Amorebieta-Bermeo

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, eta baita www.euskotren.eus webgunean, APP ofizialean eta twitterreko @euskotrenEJGV gunean ere.

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.