Trenbideko Garraioko Gizalegearen Behatokiaren 2017ko Txostena aurkeztu da

 

Trenbide Garraioko Gizalegearen Behatokiak, operadoreek dokumentatutako 27.000 kasu inguruen gizalege ezaren datuei dagokien 2017ko Txostenaren emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoaren egoitzan.

Koordinatutako talde delitugileak dira, eta instalazioen, material mugikorraren, bidaiarien, langileen eta segurtasuneko langileen kontra aritzen dira.

Batzuetan hiriko artearen aldagai gisa uler daitezkeen bide publikoan egindako horma-irudietan ez bezala, trenbideko grafitia legez kanpokoa da beti. Egiteko, ezinbestekoa da aurretik operazioetako gune sentsibleetan sartzea, eta ekintza horrek trenbideko segurtasunaren legeak eta bidaiariei buruzko araudiak urratzen ditu. Horrez gain, garai batetik hona, indarkeriazko jokabideak eta bestelako delituak ere ematen dira horiekin batera, kalteak, lapurretak, bortxak, mehatxuak eta erasoak, besteak beste.

Grafiti egile bandaloen bandak: kide askok osatutako talde antolatuak
Jasotako informazioaren arabera, taldeetako kide kopuruak ere gora egin du, eta duten plangintza eta antolakuntza maila nabarmendu behar da: prestakuntza ekintzak egiten dituzte, planoak, igorgailuak, uniformeak edo giltzak lapurtuz; segurtasunezko sistemak baliogabetzen eta ateak eta hesiak apurtzen dituzte, errazago sartu, erasoa egin eta azkar irteteko.

Erabiltzen duten indarkeria da kaputxak janzten dituzten eta sarri askotan, erasoak, bortxak eta ibilgailuetan eta instalazioetan kalteak eragiteko barrak eta spray narritagarriak daramatzaten indibiduoen beste ezaugarri bat.
Horri guztiari, trenbideko instalazioetan baimenik gabe sartzeak grafiti egileentzat eurentzat, langileentzat eta erabiltzaileentzat arriskuak dituela gehitu behar zaio. Nabarmenenak, harrapaketak, elektrokuzioak eta erorketak dira.

Behatokiko kide diren trenbide operadoreak arduratuta daude bilakaera larri hori geldituko duten neurri zorrotzak ezartzeko ezintasunaren aurrean, izan ere, kalte handiak eragiten dituzte erabiltzaileen segurtasunean, zerbitzuaren erregulartasunean eta langileen, instalazioen eta trenen integritatean.

Hori dela eta, arazoak jarduketa irmoa eskatzen du zenbait alorretan, segurtasun publikoaren arduradunekin koordinatutakoa, fenomenoaren neurriak operadoreen eskumenak eta baliabideak gainditzen baititu.
Delitu fenomeno horren pixkanakako despenalizazioa kontraesankorra da. Hasiera batean kalte gisa hartzen ziren, ondoren ondasunak zikintzera murriztu zen, eta gero, azken erreforman, Zigor Kodetik desagertu egin da.

Trenbide Garraioko Gizalegearen Behatokiaren proposamenak
Arazoari amaiera emateko, Behatokiak hau planteatzen du:
•    Aginte guztiek (legegileak, betearazleak eta judizialak), administrazioek eta eragileek trenbideko garraio baliabideen babeserako irizpideak homogeneizatzea.
•    Garraio publiko baliabideetan eragindako kalteetarako zigor legez kontrako espezifikoa tipifikatzea, gizartean, ingurumenean eta ekonomian duen eragina kontuan izanda. Tren batean egindako grafitia ez da ondasun bat zikintzea, kaltea baizik, eta hori konpontzeak garbitzea baino askoz gehiago eskatzen du.
•    Poliziaren ikerketan lankidetza estutzea, Fiskaltzaren ahalik eta laguntza handienarekin, eta baita zigor eta administrazio salaketen eraginkortasuna ere, bandaloek, egindakoaren larritasunaren araberako zigorra jaso dezaten.
•    Trenbide arloko bandalismoaren fenomenoaren errealitatea iritzi publikoari eta erakunde eskumendunei jakinaraztea, interes orokorreko arazoa baita, eta ez arte adierazpena, antolatutako delitu jarduera bandalikoa, erasokorra eta errepikakorra baizik.
•    Iritzi publikoa horrelako jokabideen larritasunari buruz kontzientziatzea, bizikidetza egokia eta ondasun eta zerbitzu publikoen errespetua bilatuko duten prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzen bitartez, biztanle gazteenen artean, batez ere.

2017ko Txostenean aztertutako beste adierazle batzuk
Trenbide Garraioko Gizalegearen Behatokiak, gora egin duten beste adierazle batzuk ere aztertu ditu, trenbideko agenteei zuzendutako irainak eta mehatxuak, lapurreta objektibatuak, trenbideak zeharkatzeko ekintzak, alarmen eta ateen desblokeatzearen erabilera desegokia, hesiak eta mugikortasun urria duten pertsonentzako igarobideak apurtzea, etab.
Azpimarratzekoa da, baita ere, sexu jazarpen kasu kopuruak gora egin duela azken urtean, gutxi badira ere.

Trenbide Garraioko Gizalegearen Behatokia 2012an eratu zen, FGCk Trenbide Garraioko Gizalegearen kontrako Jokabideei buruzko jardunaldi baten ondorioz, eta trenbide garraioko operadore nagusiak biltzen ditu: Renfe Operadora, Metro de Madrid, Transports Metropolitans de Barcelona, TRAM, Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana, Metro Bilbao, Metro de Sevilla, Metro de Málaga, Serveis Ferroviaris de Mallorca, Euskotren, Metropolitano de Tenerife, eta Idazkaritza iraunkorra duen Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya.

Behatokiaren egitekoa, trenbide instalazioetan ematen diren gizalegearen kontrako edo delituzko jokabideak murriztera edo desagerraraztera zuzendutako neurriak aztertzea, ebaluatzea eta proposatzea da, eta funtsezko zerbitzu publikoen prestazioaren alorrean gertatzen diren gizalegearen kontrako edo delituzko jokabideak murrizteko politika publikoei laguntzeko bokazioa du. Horien artean daude guztientzat sentsibilitate berezia duten trenbideko eta tranbiako garraioa.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.