Ekainaren 18an trenbide zerbitzuan udako ordutegia indarrean sartuko da

 

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren astelehenean, ekainaren 18an, tren eta metro zerbitzuetako udako ordutegia abian jarriko du, Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia Parkera tren-bus zerbitzuak barne.

Udako garaia iristearekin batera, Euskotrenek trenen eskaintza egokituko du udako berezkoak diren joan-etorrien beharrizanak betetzeko. Horrela, trenen ohiko zerbitzua indartu egingo da jende asko joaten den hondartzetara joan-etorriak errazteko. Horrez gain, herriko jaietan eta udako ekitaldietan garraio publikoaren aukerak eskaintzeko zerbitzu bereziak ezarriko dira.

Udako ordutegiaren berrikuntza nagusiak honako hauek dira:

TRENA

•    Durango/Ermua – Deba tartean trenen eskaintza gehituko da Debako hondartzara joateko.

•    Atxuri – Durango/Traña eta Durango/Traña – Atxuri zerbitzu zuzenak kendu egingo dira.

•    Bermeo – Atxuri – Bermeo linean zerbitzu zuzenen zati handi bat kendu egingo da eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzua indartu egingo da trenen maiztasuna 30 minutukoa izanik.

•    Asteburuetan eta jaiegun arratsaldean Zumaia-Amara-Zumaia tartean trenen eskaintza bikoiztu egingo da.

•    Amara – Irun – Amara eta Altza-Amara-Altza tarteak ere asteburuetan eta jaiegunetan arratsaldez indartu egingo dira zerbitzuak 15 minutuz behin eskainiz.

•    3. Linean ostiral eta jaiegun bezpera guztietan zehar zerbitzua eskainiko da. .

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta APP ofizialean.

 

 

 

 

E1 MATIKO-AMARA-MATIKO

Matiko - Amara
Amara - Matiko

E2 LASARTE - HENDAIA - LASARTE

Lasarte - Hendaia
Hendaia - Lasarte

E4 BERMEO - ATXURI - BERMEO

Bermeo - Atxuri - Bermeo

E3 / L3 LEZAMA - KUKULLAGA - LEZAMA / MATIKO - KUKULLAGA - MATIKO

E3 / L3

USANSOLOKO OSPITALERAKO LANTZADERA

Lantzadera Usansoloko Ospitalera

ZAMUDIOKO ELKARTEGIRAKO LANTZADERA

Zamudioko Elkartegirako lantzadera

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.