Maiatzak 20: tren zerbitzu bereziak 'V Emakumeen Martxa' eta 'Dantzari Eguna' direla eta

 

Euskotrenek igandean, maiatzaren 20an, goizez trenen zerbitzua indartuko du Bilbon ospatuko den ‘V. Emakumeen Martxa’ eta ‘Dantzari Eguna’ dela eta.

Igandean, maiatzaren 20an, Bilbon ospatuko diren bi ekitaldietako eskaera betetzeko tren zerbitzu berezia eskainiko da: ‘V Emakumeen Martxa’ eta ‘Dantzari Eguna’.

Tren berezien irteerak honako hauek izango dira:

•    Bermeo-Atxuri: 9:25
•    Zaldibar-Matiko: 8:18, 9:18
•    Derio-Kukullaga/Etxebarri: 9:10, 10:40

ZALDIBAR-MATIKO
DERIO - KUKULLAGA / ETXEBARRI

Tren horiek guztiak geldialdiak ohiko geltokietan eta geralekuetan egingo dituzte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta twitterreko @euskotrenEJGV gunean





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.