Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrunezko tren zirkulazioan jarriko ditu asteburuan

 

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu datorren asteburuan.

Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora ondorengo irteera ordua izango dute:
•    Larunbata, apirilak 21: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandea, apirilak 22: 12:30ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengoa da:
•    Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatak: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Web gunea: www.euskotren.eus

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.