Bilboko 3. Lineak 6 milioi bidaia baino gehiago jaso ditu bere lehenengo urtean

 

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak kudeatzen duen Bilboko Metroaren 3. lineak 6 milioi bidaia baino gehiago erregistratu ditu iazko apirilaren 8an martxan jarri zenetik.

Bidaia horien %71,62an, 3. lineako zerbitzua Matiko (Bilbo) eta Kukullaga (Etxebarri) arteko joan-etorrietarako erabili da. Bidaien %17,67an, erabiltzaileak Txorierriko lineatik etorri edo linea horretara joan dira, eta gainerako %10,70ean, joan-etorrien jatorria edo jomuga, Bilbo-Donostia linea orokorra izan da.

L3ko lanegunetako bidaien batez-bestekoa 20.000tan finkatu da. Kopuru hori lortu zen dagoeneko 2017ko urrian eta azaroan.

Dena den, batez-besteko hori nabarmen gainditu zen 2017ko abuztuaren 26an, larunbatean (Aste Nagusia) eta abenduaren 21ean (Santo Tomas) eta baita joan den 2018ko martxoaren 17an, ere, pentsiodunek egin zuten manifestazio jendetsua zela eta.

•    Larunbata, 2017ko abuztuaren 26a: 28.666 bidaia. Hau da, eguneroko joan-etorrien urteko batez-bestekoa baino %70 gehiago. 

•    Osteguna, 2017ko abenduaren 21a: 31.767 bidaia. L3aren lehenengo urtean bidaiari gehieneko eguna, urteko batez-bestekoa baino %88 gehiago.

•    Larunbata, 2018ko martxoaren 17a: 26.023 bidaia. %54 gehiago.

L3ko geltokien pisu espezifikoari dagokionez, jatorri edo jomuga gisa gehien erabili dena Zazpikaleak/Casco Viejo izan da. Zerbitzua eskaini den lehenengo urtean, ranking-a honela geratu da:

1.    Zazpikaleak/Casco Viejo: %50,90.
2.    Otxarkoaga: %10,22.
3.    Uribarri: %10,06.
4.    Txurdinaga: %9,37.
5.    Zurbaranbarri: %9,23.
6.    Matiko: %6,13.
7.    Kukullaga-Etxebarri: %4,11.

3. lineako erabiltzaileek bidaiatzeko gehien erabili duten titulua Diru-zorro txartela izan da (%58,21). Horren ondoren aldi baterako tituluak (%26,01), tarifa murriztukoa (%14,16) eta joanekoa (%1,63) datoz.

Intermodaltasunari dagokionez, BAT eta MUGI euskarriak Diru-zorro txartelarekin ordaindutako bidaien %5,6an erabili dira. .

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.