Zerbitzu bereziak Bilboko tranbian Athletic Club - Olympique de Marsella norgehiagoka dela eta

 

Ostegunean, martxoaren 15ean, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Olympique de Marsella partidua dela eta. Mozketa partziala, 20:45etik 21:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko

Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 18:01ean, 18:31n eta 18:41ean..

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 20:45etik 21:05era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira

Luzapena egotekotan mozketa partziala partidua bukatzerakoan burutuko da. Zerbitzua berrezartzen denean, zerbitzu bereziak eskainiko dira bi noranzkoetan.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.