Trenen zerbitzua indartuko da ostegunean eta igandean Real Sociedad taldearen norgehiagokak direla eta

 

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean Real Sociedad eta FC Salzburgo taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan otsaialren 15ean  arratsaldeko 19:00etan  jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
Partidu aurretik, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da:

•    Hendaia – ANOETA: 18:03
•    Irun – ANOETA: 18:22

•    Altza – ANOETA: 18:35, 18:50
•    Lasarte –  ANOETA: 18:30
•    Amara – ANOETA: 18:52

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

•    ANOETA – Hendaia:  21:03, 21:08, 21:18, 21:33, 21:48, 22:03
•    ANOETA – Altza: 20:55, 21:12, 21:25, 21:40, 21:55

•    ANOETA – Lasarte: 20:55, 21:07, 21:37

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Ordutegia: Otsailak 15

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta Levante U.D. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan otsailaren 18an  goizeko 12:00etan jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

•    Hendaia - ANOETA- Lasarte: 11:03
•    Errenteria - ANOETA: 11:08
•    Oiartzun – ANOETA: 11:13
•    Irun - ANOETA: 11:18
•    Altza-ANOETA: 11:35
•    Lasarte– ANOETA: 11:30
•    Amara - ANOETA: 11:52

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

•    ANOETA - Hendaia:  13:48, 14:00, 14:06, 14:18
•    ANOETA – Altza: 13:55, 14:13
•    ANOETA – Zumaia: 14:03 (partidurako zerbitzu berezia. Amaran ez da beharrezkoa trenez aldatzea)
•    ANOETA – Lasarte: 14:10 , 14:37

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Ordutegia: otsailak 18

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, APP ofizialean, konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.