Trenen zerbitzua indartuko da Sondikako Inauteriak direla eta

 

Otsailaren 16an eta 17an, Euskotrenek Kukullaga/Etxebarri – Sondika artean gaueko trenen zerbitzua indartuko du Sondikako Inauterien ospakizuna dela eta.

Otsailaren 16tik 17rako gauak
Ostiraletik larunbaterako gauean gau osoan zehar trenen zerbitzua egongo da. Kukullaga/Etxebarri-Sondika tartean maiztasuna ordu batekoa izango da eta Kukullaga/Etxebarri eta Lezama artean, ordu birik behin. 

Zerbitzu gehigarri honetaz gain, 22:51ean Kukullaga/Etxebarritik Sondikaraino tren bat irtengo da eta 23:14an Lezamaraino beste bat.

3. Linean gau osoan zehar zerbitzua eskainiko da. Ostiraletako ohiko zerbitzua 30 minuturik behin tren bereziekin osatuko da.

Otsailaren 17tik 18rako gauak
Txorierri lineako gaueko ohiko zerbitzua (ordu birik behin) Sondika eta Kukullaga/Etxebarri artean tren bereziekin indartuko da. Tarte honetan zirkulazioak orduro egongo dira. Horrez gain 23:17an Kukullaga/Etxebarri – Sondika irteera berezia egongo da.

3. Linean larunbat gaueko ohikoa izango da, zirkulazioak 15 minuturik behin eskainiz gau osoan zehar.

Ordutegia

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta APP ofizialean.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.