Trena / Bilboko tranbia: zerbitzu bereziak ostiralean Athletic Club - U.D. Las Palmas norgehiagoka dela eta

 

Ostiralean, otsailaren 9an, Euskotrenek trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – U.D.Las Palmas  partidua dela eta. Tranbian mozketa burutuko da ere, 22:50etik 23:10era. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago

TRENA
Partidu aurretik zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik eta Txorierrin zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean
•    Kukullaga – Lezama  23:24an
L3 linean ere ostiral gaueko ohiko ordutegia izango da

TRANBIA
Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 20:01ean, 20:31n eta 21:41ean Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.