Urtarrilak 8: tren zerbitzuan ordutegi berriak indarrean sartuko dira

 

Astelehenean, urtarrilaren 8an, sartuko dira indarrean aldaketak dituzten ordutegiak Euskotreneko hainbat lineatan. Berrikuntza nagusia astegunetako maiztasuna handitzea izango da, tren zerbitzuak eskainiz 15 minutuz behin Lasarte – Irun-Lasarte (E2) tartean eta Lezama - Kukullaga/Etxebarri – Lezama (E3) tartean.

Astelehenean indarrean sartuko diren ordutegi aldaketa nagusiak hauek izango dira:

•  E2 Lasarte – Hendaia: lanegunetan handitu egingo da trenen maiztasuna Lasarte – Irun tartean. 15 minutuz behingo zerbitzua eskainiko da bi noranzkoetan jardunaldi osoan, 30 minutuz behin zirkulatuko duten azkenengo trenen kasuan izan ezik. Larunbat goizetan trenek 30 minutuz behin zirkulatuko dute, eta arratsaldetan 15 minutuz behin.

•   E3 Kukullaga/Etxebarri – Lezama: astegunetan maiztasuna hobetu egingo da eta 15 minutuz behingoa izango da, jardunaldiko azkenengo trenen kasuan izan ezik (30 minutuz behin). Larunbat, igande eta jaiegunetan 30 minutuz behingo zerbitzua eskainiko da. Aldaketa horiek bi noranzkoetan izango dute eragina.

•    E1 Bilbo/Matiko – Donostia/Amara: 22:44an Debatik Amarara abiatzen zen zerbitzua desagertu egingo da, eta azkenengoa 21:44koa izango da. Amaratik Debara irtengo den azken trena 20:50ekoa izango da, 21:50ekoa Zumaiaraino baino ez baita helduko. Bilbo-Durango lanegunetako hainbat zerbitzu zuzenak ere kenduko dira.

Metroaren 3. linea (Kukullaga/Etxebarri – Matiko): ostiraletan eta jai bezperetan goizaldeko 02:00ak inguru arte egongo dira trenak.

•    E4 Bilbo/Atxuri – Bermeo: desagertu egingo dira 15:59ko Gernika – Atxuri eta 15:14ko Atxuri-Bermeo tren zuzenak. Goizeko zerbitzu zuzenek orain arte bezala jarraituko dute.

 

Informazio gehiago:

•   Geltokiak eta geralekuak
•   Telefono zenbakia: 944 333 333
•    Web orria;  www.euskotren.eus
•    Twitter: @euskotrenEJGV
•    Euskotreneko APP ofiziala

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

E1 Matiko-Amara-Matiko

Matiko - Amara
Amara-Matiko

E2 Lasarte-Hendaia-Lasarte

Lasarte-Hendaia
Hendaia - Lasarte

E4 Atxuri - Bermeo- Atxuri

E4 Atxuri-Bermeo-Atxuri

E3/L3

Lezama -Kukullaga Etxebarri - Lezama

Matiko - Kukullaga Etxebarri - Matiko

E3/L3

 

 

 

 

 

 

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.