Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen 9 zirkulazio eskainiko ditu

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Burdinbidearen Euskal Museoa Sozietate Publikoak, Tren Historikoen 9 zirkulazio eskainiko ditu abenduaren 6tik 10era, biak barne, Konstituzio Eguna eta Sortzez Garbiaren Eguna direla eta dauden jai egunen ondorioz.
Azpeitian dagoen Burdinbidearen Euskal Museoa eta Lasao arteko zirkulazioen programazioa hau izango da:

•    Asteazkena, abenduak 6: zirkulazioak lurrun trakzioarekin, 12:30ean abiatuta.
•    Osteguna, abenduak 7: zirkulazioak diesel trakzioarekin, 12:30ean eta 17:00etan abiatuta.
•    Ostirala, abenduak 8: zirkulazioak lurrun trakzioarekin, 12:30ean abiatuta
•    Larunbata, abenduak 9: zirkulazioak lurrun trakzioarekin, 12:30ean eta 17:00etan abiatuta.
•    Igandea, abenduak 10: AMAIERA JARDUNALDI BEREZIA. Museoak 2017ko Tren Historikoen Kanpainaren amaiera jardunaldi berezia eskainiko du 3 zirkulazio berezi antolatuz eta 1920ko Grafton Lurrun Garabia piztuz. Zirkulazio bereziak hauek izango dira:
    11:00etan: zirkulazioa diesel trakzioarekin.
    12:00etan: zirkulazioa lurrun trakzioarekin.
    13:00etan: zirkulazioa lurrun trakzioarekin.

LA ROBLAKO TRENBIDEAREN 125. URTEURRENARI BURUZKO ERAKUSKETAREN AZKEN EGUNAK
El domingo 10 de diciembre finalizará también lIgandean, abenduaren 10ean, amaiera emango zaio, baita ere, Burdinbidearen Euskal Museoak antolaturiko La Roblako Trenbidearen 125. Urteurrenari buruzko aldi baterako erakusketari.

Erakusketak, La Roblako trenbidearen lehen sekzioa, Balmaseda eta Espinosa de los Monteros artekoa, zerbitzua ematen hasi zeneko 125. urteurrena ospatzen du. Urte asko igaro orduko metro bateko zabalerako Europako linea nagusia bilakatuko zen. Urteurrenarekin bat etorriz, Azpeitiko Museoak La Roblako trenbideko kotxe egongela ere erakutsiko du. Kotxea bertako instalazioetan egongo da 2018ko martxoaren amaierara arte. Pariseko St. Denis enpresak 1892an Frantzian eraiki zuen ibilgailua La Roblako trenbideko akziodunek eta zuzendaritza taldeko kideek erabili zuten, 70eko hamarkadan zerbitzutik kanpo geratu zen arte. Ondoren, Feve izandakoak Museo del Ferrocarril de Asturias izenekoari laga zion, eta erakunde horrek Burdinbidearen Euskal Museoari utzi dio aldi bateko erakusketarako.

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoko instalazioen irekiera ordutegia hau da:
•    Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
•    Igande eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Jendearentzako informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.