Durangoko Azoka: zerbitzu berezia abenduaren 6an, 8an, 9an eta 10ean

 

Abenduaren 6an, 8an, 9an eta 10ean Euskotrenek Matiko-Durango-Traña tartean trenen zerbitzu berezia eskainiko du Durangoko Azoka dela eta.

Abenduaren 6an, 8an, 9an eta 10ean arratsaldeetako ohiko zerbitzua tren bereziekin indartuko da bai Durangotik eta bai Durangora. Horren helburua Azokaz gozatzeko joan-etorriak erraztea da:

•    Matiko - DURANGO: goizez, jaiegunetan orduro eskaintzen den ohiko zerbitzua burutuko da. 15.52tik 22.22ra berriz zerbitzua indartuko da ordu erdirik behin eskainiz.

•    DURANGO- Matiko:  goizaldean errefortzuko trenen bat bada ere, goizeko zerbitzua ordurik behin eskainiko da. Arratsaldez, 15:41etik 22:41era, trenak 30 minuturik behin ibiliko dira.

 

 

Zerbitzua indartuko duten trenek ohiko geltoki guztietan burutuko dute zerbitzua.

Abenduaren 7an ohiko lanegunetako zerbitzua eskainiko da. Era berean, larunbatetik iganderako gauean, abenduaren 9tik 10era, ohiko gaueko zerbitzua eskainiko da.

Ordutegia

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, www.euskotren.eus web gunean, APP ofizialean edota @euskotrenEJGV twitter gunean kontsulta dezakete.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.