Trenen zerbitzua indartuko da igandean Real Sociedad - Eibar norgehiagoka dela ea

 

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta SD Eibar taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan azaroaren 5ean  arratsaldeko 18:30ean jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

•    Hendaia - ANOETA- Lasarte: 17:33
•    Irun - ANOETA: 17:48
•    Oiartzun – ANOETA: 17:43
•    Errenteria – ANOETA: 17:38
•    Altza-ANOETA: 17:35, 18:05
•    Lasarte– ANOETA: 18:00
•    Amara - ANOETA: 18:15, 18:22

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

•    ANOETA – Hendaia:  20:18, 20:33, 20:38, 20:48
•    ANOETA – Altza: 20:25, 20:43, 20:55

•    ANOETA – Lasarte: 20:40, 21:07

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Ordutegia

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, APP ofizialean, konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.