Zerbitzu bereziak azaroaren 12an Behobia-San Sebastián lasterketa dela eta

 

Euskotrenek azaroaren 12an, goizez, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Behobia-San Sebastián lasterketa dela eta.

Behobia-San Sebastián lasterketa dela eta joan-etorriak errazteko helburuarekin, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du 7:15etik 14:30era gutxi gorabehera.

Irun Ficobara joateko lasterketa baino lehen Amaratik zein Lasarte/Oriatik eta  Zumaiatik ohiko zerbitzuaz gain tren gehigarriak eskainiko dira. Horietako zenbait tren erdi zuzenak izango dira. Era berean, lasterketan zehar eta gutxi gorabehera 14:30era arte Topo zerbitzua indartuko da, jende asko egongo denaren ustean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.