Urriak 31: trenen zerbitzua gau osoan zehar 3. Linean

 

Euskotrenek, BECn ospatuko den Halloween gaua dela eta, 3. Linean urriaren 31n gau osoan zehar zerbitzua eskainiko du. Hori dela eta, 31tik 1erako gauan Kukullaga/Etxebarri eta Matiko artean (noranzko bietan) trenak 15 minuturik behin ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileekin zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APP ofizialean.

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.