Datorren larunbatean Azpeitian Burdinbidearen Euskal Museoko XXIII. urtemuga ospatzen da

Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren larunbatean, urriaren 14an, 5 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu (lurrunezkoak eta dieselak), XXIII. Urtemuga dela eta. Horrez gain, La Roblako Burdinbidearen 125. Urtemugako erakusketa inauguratuko da eta La Roblako Trenbidearen Egongela Kotxearen aldi baterako Erakusketa eta gidatutako modelismoa egingo da. Beste alde batetik, Lurrun Trena ibiliko da eta 12:30ean irtengo da, bai bihar ostegun goizean, eta baita igandean urriaren 15ean ere.

Burdinbidearen Euskal Museoko XXIII. Urtemuga

Larunbateko, urriaren 14ko zerbitzu bereziko 5 tren historikoek Azpeitiko Museotik (Gipuzkoa) Lasaora honako irteera ordutegia izango dute:

• 11:00etan: Automotore diesela Allan 301, Portugaleko Trenbideetakoa (1953an, Holandako Roterdameko Allan markakoak eraikita).
• 12:00etan: Amorebietatik Gernikarako “Zugastieta” Lurrun tren-makina (1888an, Eskoziako Sharp Stewart markak eraikita).
• 13:00ean: Elgoibartik Donostiarako “Aurrera” Lurrun tren-makina (1898an, Manchesterreko Nasmyth & Wilson etxe ingelesak eraikita).
• 17:00etan: Euskal-Austuriasko “Alsthom 1004” diesel tren-makina (1965ean, Frantziako Alsthom markak eraikita).
• 18:00etan: Portugaleko Trenbideetako “Portugal” Lurrun Tren-makina (1913an, Alemaniako Kassel-eko Henschel etxeak eraikita).

Era berean, egun osoan zehar Orconerako meatzeko (1887) Trenbideko “Espinal” Lurrun Tren-makinaren piztea burutuko da, lurrun tren-makina hau Robert Stephenson-ek asmatzaileak sortu zuen Newcastle-ko tailerretan eraiki zen, eta 1920ko Grafton Lurrun Garabia, antzinako Babcock & Wilcox-etik etorritakoa. Halaber, Nafarroako Burdinbidearen Lagunen Elkarteko kideen (NBLEK) presentzia ere izango dugu, eta hauek Museotik gidatuta Modelismoko trenak zirkulazioan jarriko ditu. Tren-makina diesel, elektrikoak eta lurrunezkoak dira, eta hauek ume eta nagusien gozamenerako izango dira.

Erakusketei dagokionez, La Roblako Trenbideko lehen ataleko inaugurazioaren 125. Urtemuga, Espinosa de los Monteros eta Balmaseda artean, aitzaki bikaina da bere historia gogoratzeko Euskotrenen eta Burdinbidearen Euskal Museoaren eskutik. Hori dela eta, erakusketa bat antolatu da, eta 23 panel handien eta 150 argazki baino gehiagoen bidez, trenbide historiko honen mugarri nagusiak biltzen ditu. Museoan izan ondoren, ikatz zaharretik zerbitzatutako herri nagusienetik zehar ibiltzea aurreikusita dago.

La Roblako Burdinbidearen 125. Urtemugaren Erakusketaren inaugurazioarekin batera, konpainia honetako egongela kotxe historikoak Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatuko du. Ibilgailu hau, 1892an Parisko St. Denis markak eraikita, La Roblako treneko akziodunek eta zuzendaritzak erabili zuten, hirurogeita hamargarren hamarkadan zerbitzutik behin-betiko kendu arte. Beranduago Asturiasko Burdinbidearen Museora antzinako FEVEk utzi zuen, erakunde honek denbora baten erakusteko Burdinbidearen Euskal Museoak aldi baterako uzten du.
Urriaren 14ko egun berezian zehar, Museoa irekita egongo da 10:30etik 14:00ak arte, eta 16:00etatik 19:30era arte.

Lurrun trenen zirkulazioak ostegunean, urriaren 12an, eta igandean, urriaren 15ean

Bihar ostegunean, urriaren 12an, Burdinbidearen Euskal Museoak zirkulazioan Lurrun Trena jarriko du eta ibilbidea 12:30ean hasiko d. Igandeetako ohiko lurrun trena Museotik irteten den ordu berean izango da. Museoaren irekiera ordutegia igandeetan eta jaiegunetan honako hau da: 10:30etik 14:00etara.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.