Urriaren 21ean zerbitzu berezia San Fausto (Durango) jaiak direla eta

 

Euskotrenek urriaren 21ean Bilbo-Deba linean Durangoko San Fausto jaiak direla eta, eguneko eta gaueko zerbitzu berezia eskainiko du. Eskaintzak ohiko zerbitzua osatuko du.

Arratsaldeko azken orduko zerbitzua, 20:52tik 23:22ra, Matikotik Durangora indartuko da, 30 minutuko maiztasunarekin. Gauez ohiko gaueko zerbitzua indartuko da eta trenak orduro eskainiko dira.

Elgoibartik Durangora arratsaldeko zerbitzua ohikoa izango da, trenak orduro eskainiko dira, eta Trañatik Matikora zerbitzu gehigarriak ezarriko dira. Gauez, orduro trenak ere orduro ibiliko dira.

Ordutegia

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileekin zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.