UICk zabalera metrikoko sareetarako nazioarte mailan estandarrak ezartzeko Euskotrenen proiektua onetsi du

 

Gaurko jardunaldian Euskotrenek Atxurin duen egoitzan elkartu dira UICko (Trenbideen Nazioarteko Batasuna) estandarizazio Plataforma osatzen duten enpresetako ordezkariak.

Batzarrean RZD Russian Railways, Trenitalia, Japan Railways, SNCF, OBB (Austria), RFI (Rete Ferroviaria Italiana) eta Euskotren egon dira ordezkatuta eta adostu duten akordioetariko bat igaro den martxoaren 14an Euskotrenek Parisen aurkeztu zuen proiektua izan da. Proiektu honen helburua zabalera metrikoko sareentzako baliozkoak diren sorkunderako, mantentzerako eta ustiapenerako estandarrak finkatzea da, horien buruz aurkez daitezken zerbitzu mota desberdinak kontuan izanda.

 

Orain hainbat alorretan lan egiteko ordua da, besteak beste, trenbideen geometriaren kalitatean, trenbideen diseinuaren parametroetan eta trenbidearen zabaleraren egitura, plataformen luzeera, zubi berrien eta trenbidearen aldameneko egituren erresistentzia bezalako beste parametroen analisian.

Euskotren izango da zabalera metrikoko trenbide-garraioaren hobekuntza bilatzen duen egitasmo garrantzitsu honen buru.

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.