Ekainaren 1etik aurrera garraio aldaketa Txorierriko linean 3. lineako obrak direla eta

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren enpresa publikoak, garraio zerbitzu alternatibo programa jarriko du martxan Txorierriko trenbide linean. Ekainaren 1etik aurrera trenbide horrek Metroaren 3. Linearen azken fasea eraikitzeko lanen eragina jasoko du. Txorierri metro sarean erabat sartzea ekarriko duen azpiegitura eraikitzeko lanak direla eta, aldatu egin beharko da Lezamako eta Zazpi Kaleetako geltokien arteko ohiko zerbitzua, 3. Linea amaitu arte.

Eraginak murrizteko prestatu diren soluzio teknikoek, erabiltzaileen eskariak entzun ondoren Lezamako, Zamudioko, Derioko, Sondikako, Loiuko eta Erandioko alkateek aurkeztutako zenbait proposamen jasotzen dituzte. Txorierriko lineako zerbitzu alternatiboen programak, une honetan merkataritza zerbitzutik kanpo dagoen Sondikako geltokiaren eta Lutxanako geralekuaren arteko trenbide trazatua gaitzea aurreikusten du. Sangronizeko geralekua ere zabalduko da. Halaber, Lutxanan garraioa aldatzea eskatuko duen Euskotren-MetroBilbao zerbitzu konbinatua programatu da, tren lantzaderak jartzea Sondika eta Loruri artean eta tren gehiago eskaintzea bidaiari gehieneko orduetan.

Txorierrin bizi diren pertsonek, programatu diren zerbitzu alternatiboen informazio zehatza izango dute euren esku. Apirilean herritarren kontsultei erantzungo zaie Euskotrenek ustiatzen duen lineak hartzen dituen eskualdeko sei udalerrietan. Halaber, Euskotrenek informazio linea bat zabalik izango du bezeroen arretarako telefono-zenbakiaren bitartez.

Zazpi Kaleetako geltoki intermodalaren eraikuntza lanen hasiera eta Artxandako tunel berritik egingo den Matiko eta Ola arteko trenbide lotunea izango dira Txorierriko Linean gaur egun eskaintzen den zerbitzua baldintzatuko duten jarduketa nagusiak.

Obren magnitudea kontuan izanda, lehenengo Zazpi Kaleetako eta Loruriko geltokien arteko zatia itxi beharko da. Ondoren, mozketa hori Olaraino luzatuko da.

ZERBITZU ALTERNATIBOEN EZAUGARRI NAGUSIAK

Lezama-Lutxana

Lutxanako geralekua berriro zabalduko denez, joan etorriak egin ahal izango dira Txorierri eta Bilbo artean, Euskotreneko unitateetatik MetroBilbaokoetara aldatuz eta alderantziz. Programatu den garraio aldaketa, egungo zerbitzuak moztuta jarraitzen duen bitartean eskaini daitekeen alternatiba hoberena da. Puntualtasuna bermatzen du eta intermodalitaterako aukerak zabaltzen ditu. Lutxanako geltokian garraio aldaketa egiteko 5 minutu itxaron beharko dira gehienez.

Horrez gain, eta eraginak murrizteko helburuz, tren zirkulazio bat gehiago eskainiko da orduero goizeko 07:00etatik 10:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Sondika-Loruri

Lantzadera zerbitzuak Loruri eta Sondika arteko bidaiak egiteko aukera eskainiko du. Bertan hartu ahal izango da trena linearen bi noranzkoetan.

Loruri-Zazpi Kaleak

Loruri-Zazpi Kaleak zatia zerbitzurik gabe geratuko da ekainaren 1etik aurrera.

Zamudio - Teknologia Elkartegiaren arteko tren-bus zerbitzuaren aldaketak

Datorren ekainaren 1ean aldatu egingo da Zamudioko geltokiaren eta Teknologia Elkartegiaren arteko tren-bus zerbitzuaren ordutegia, Txorierriko zerbitzuaren ezaugarri berrietara egokituz. Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 7 autobus irtengo dira Zamudioko geltokitik Teknologia elkartegira, goizeko 07:24tik 9:27ra. Teknologia elkartegitik geltokira 11 autobus irtengo dira astelehenetik ostegunera lanegunetan, 16:05etik 19:40ra, eta lau lan egun diren ostiraletan, 13:10etik 14:40ra.

Teknologia Elkartegiko tren-bus zerbitzuaren ordutegia

 

Bono konbinatuen eraketa

Euskotren-Metro Bilbao arteko zerbitzu konbinatua ezartzeak, bestelako dimentsioa izango duen zerbitzua eskaintzeaz gain, orain arte Txorierrin indarrean egon diren tarifa-guneak aldatzea ere eskatzen du. Horrela, tarifa-guneak, ekainaren 1etik aurrera indarrean egongo den zerbitzura egokituko dira.

Datorren astelehenetik aurrera, tarifa-gune batetik bira igaroko da. 1. gunea, Metro Bilbaoren egungo A gunea izango da eta 2. gunea, obrek irauten duten bitartean Txorierrin merkataritza zerbitzua ematen jarraituko duten geltokiei dagokiena (Lezama, Kurtzea, Zamudio, Lekunbiz, Derio, Elotxelerri, Larrondo, Sondika, Ola, Loruri, Zangroiz eta Lutxana). Horrela, Euskotreneko tituluak Metro Bilbaoren A gune osoan erabili ahal izango dira, eta edozein geltokitan irteteko edo sartzeko aukera egongo da.

Bidaia tituluei dagokienez, ohiko zerbitzuaren aldaketaren eta Euskotren-Metro Bilbao zerbitzu konbinatua martxan jartzearen ondorioz, bi bidaia titulu berri sortuko dira. Titulu horiek egungo garraio txartelekin batera erabiliko dira, eta gain-kostuak saihestuko dizkiete erabiltzaileei.

‘Bono10 Konbinatua’ izenekoarekin hamar bidaia egin ahal izango dira Txorierri eta Lutxana eta Bolueta arteko edozein geltokiren artean. Bidaia bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da.

Halaber, tarifa murriztuak dituzten pertsonek ‘Bono10R Konbinatua’ eskuratu ahal izango dute. Kasu horretan, bidaiaren prezioa 0,60 eurokoa izango da.

B10  Bateratua eta B10 Bateratu Murriztuaren ezaugarriak

 

Liburuxka

Ordutegia

Tarifak

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean

2015eko martxoaren 30a

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.