Iraunkortasuna

Gizarte oparoa, modernoa eta aurreratua lortzeko era bakarra, gure baliabide naturalak babestea eta errespetatzea eta pertsona guztien osasunean eta bizitza kalitatean eragina izan dezaketen ingurumeneko arriskuak prebenitzea da. .

Horrela, garapen jasangarri ereduaren oinarrizko funtsetako bat, pertsona guztientzat, gaurkoentzat eta etorkizunekoentzat, kalitatezko ingurunean bizitza duina izateko eskubidea da.

Euskotrenen karbono gutxiko zerbitzurantz ari gara lanean, gure zerbitzuak eskaintzeko orduan aldaketak sartuz. Gure helburua negutegi efektuko gasen emisioen murrizketari laguntzea eta baliabideen erabileran eraginkortasuna nabarmen handitzea da, hau da, baliabideak hobeto kudeatzea haien bizitza ziklo osoan.

Eta hori guztia, etorkizuneko belaunaldiei lurralde atseginagoa, jasangarriagoa eta garapenerako potentzial handiagokoa uzteko helburuz. Izan ere, ingurumena, ongizateari, enplegua sortzeari eta etorkizuneko ekonomia garatzeari laguntzen dion zeharkako elementua da.

2. bizia material plastikoei, zuri esker

Mehetu zure CO2 linea





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.