Euskotreneko Amarako eta Irun-Coloneko geltokietako bizikletentzako aparkalekuak

 

Euskotrenek salmenta makinak egokitu ditu Mugi txartelaren balioztatzea onartuz, izan ere bere erabilera Gipuzkoan garraio publikoaren erabiltzaileen artean orokortzen ari da, zerbitzua garraio titulu guztietara hedatzeko helburuarekin.

Amarako geltokiko zein Irungo geltokiko aparkalekua funtzionamenduan sartu zen bi garraio mota iraunkorren arteko lotura bultzatzeko, eta Lasarte-Hendaia (Topoaren)  tren zerbitzuaren erabiltzaileen artean bizikletaren erabilera ugaritzeko ekimen gisa.

Horietako lehenengoak 144 bizikleta sartzeko tokia dauka eta Irun-Colonekoak 55 bizikletentzako. Aparkaleku biak estalita daude eta bere erabilera Euskotreneko tren zerbitzuaren erabiltzaileentzako erreserbatuta dago, beharrezkoa izanik aparkalekuetara sartzeko garraio titulua eramatea eta balioztatzea, orain horrez gain Mugi txartela ere baliozkoa da.

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek euskotreneko informazio telefonoa eta Konpainiako web orrialdea dute: 944 333 333 eta www.euskotren.eus. Horrez gain informazio gehiago izango dute treneko geltokietan eta geralekuetan.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.