Euskotren XXI

 

Ia 30 urtetan zehar, Euskotren Euskadiko garraio operadorerik nagusienean bihurtu da batez ere eskaintzen duen kalitatean, eraginkortasunean eta segurtasunean oinarritutako zerbitzu publiko bati esker. Zerbitzu honek pertsonen higikortasunaren beharrizanak betetzen ditu tren, autobus eta funikularraren bidez (Euskotren Trena), tranbiaren bidez (Euskotren Tranbia)  eta merkantzien zirkulazioan trenaren bidez (Euskotren Kargo).

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen EuskoTrenbideak Sozietate Publikoa,  1982ko maiatzaren 24ko 105/1982 Eusko Jaurlaritzaren Dekretuaren bitartez, Euskotren sortu zen, Euskaditik igarotzen zen trenbide sarea kudeatzeko. Une honetatik aurrera, Trenbidearen eta Hiri Inguruko Garraioaren lineen kokapena, antolaketa eta ustiapena Eusko Kontseilu Nagusiari transferitu zitzaizkion.

1982. urteaz geroztik EuskoTrenbideak enpresak hiritarren higikortasuna bermatzeko berreskuratzean lan egin zuen, uste baitzuen garraio sare hau ezinbestekoa zela. EuskoTrenbideak emandako lehen urratsak funtsezkoak izan ziren kalitatezko zerbitzua bermatzeko, hori dela eta, material higikorraren, instalazioen, trenbideen, elektrifikazioaren eta segurtasun sistemen berrikuntza burutu zen.

 

Trenarekin gertatzen zen bezala, autobusen linea urria eta zaharkitua zen, eta tailerrek ez zituzten beharrezko baliabideak material higikorra mantentzeko. Egun, errepidetik emandako zerbitzuek hobekuntza handiak izan dituzte bai autobus aldrari baira mantenuari dagokionez ere, eskaintzen diren kalitate ezaugarriak lortu arte.

Laurogeita hamargarren hamarkadan, operadoreak izen komertzial berria hartu zuen, Euskotren, hain zuzen ere. Hemendik aurrera aldaketa handiak egon ziren enpresan, besteak beste trenetan eta autobusetan eta gainera Larreinetako funikularraren eta Trenbidearen Euskal Museoaren emakidak gehitu ziren.

Euskadin iraganean bageneuzkan tranbia sare garrantzitsuak, eta 2002. urtean beraurkikuntzarako lehen urratsa eman zen Bilbon urte horretan tranbia modernoaren lehenengo linea zabaldu baitzen eta 2008an Gasteizen, biak EuskoTran -orain Euskotren Tranbia- izen komertzialarekin.

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.