Mugi

MUGI, GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKORAKO TXARTEL BAKARRA

Martxoaren 4an txartel bakarra sistema eta kontaktu gabeko Mugi txartela martxan jarri zen.

Mugi “Lurraldebus txartel bakarraren” bilakaera da eta txartel horrek itxura berritzailez gain, etengabeko deskontuak eskainiko ditu eta horrez gain tarifa sistema berri bat ere bai.

Mugi sistemak txartelak kargatzeko 600 bat gune ditu: prentsa-saltokiak, bulego publikoak, posta-bulegoak eta Kutxabankeko kutxazain automatiko jakin batzuk.


MUGI EUSKOTRENEN

Mugiko erabiltzaileek Euskotrenen sistemaren abantailez gozatu ahal izango dute. Era berean Lurraldebus txartela dutenek eta kolektibo zehatz batekoak ez direnak, egungo txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute eta ez dute zertan Mugira aldatu behar. Automatikoki sistema berriaren abantailak ezarri zaizkie.

Mugi txartela Euskotreneko zerbitzu desberdinetan erabili ahal izango da: Lurraldebuseko autobus lineatan, Hendaiatik Bilboraino, Bermeo-Amorebieta linean, Larreinetako funikularrean eta Bilboko/Gasteizko tranbietan.

Euskotreneko karneta aurretiaz aurkeztuz pertsona jubilatuentzako eta ahalmen urria dutenentzako autobusen gidatze langileek saltzen duten tarifa murriztuko paperezko tituluak desagertu egin dira. Kolektibo horiek Lurraldebus edo Mugi txartela izan beharko dute dagozkion deskontuak mesedetu ahal izateko.

Txartel berriarekin, deskontu horiek ez dira burutuko balioztapen/baliogabetzea burutzean, baizik eta karga burutzerako orduan.

Gogoratu txartela beti sartzerakoan zein irteterakoan balioztatu beharko dela (Bilboko eta Gasteizko tranbian eta Larreinetako funikularrean ezik non soilik sarreran balioztatu behar den).

ZEINTZUK DIRA MUGI TXARTELAREN ABANTAILAK?

1)    Txartel bakarra.
Mugi Gipuzkoako garraio publikoaren sare nagusi guztira sartu ahal izango den kontaktu gabeko txartel bakarrean bihurtuko da. 3 txartel mota egongo dira: anonimoa, %45eko deskontuarekin eta euskotrenen pertsona bakarrekoa izango dena; arrunta, pertsonala eta besterenezina eta sistemaren abantaila guztiei sarrera ematen duena; eta berariazko deskontuak sartzen dituzten taldeen txartelak

2)    Tarifa-sistema eta eremu komuna
Adostutako zonetan zatitze berria operadore guztien artean deskribatutako eremuetan tarifa komunak eskaini ahal izango ditu.

3)    Deskontuak
Mugik deskontu progresiboak eskaintzen ditu garraio publikoarekin egingo den erabileraren arabera, beraz saritu egingo da gehien erabiltzen dutenei. Hori dela eta, lehenengo 20 bidaiek %45eko deskontua izango dute noizbehinkako txartelaren aldean. 21etik 50erako bidaietan %56ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean; eta 51. bidaiatik aurrera %90eko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean. Deskontuak hilabete naturalaren barruan aplikatuko dira.

4)    Garraio aldaketak
Mugi sistemak garraio aldaketa burutzen duen erabiltzaileei mesede egingo die. Operadore berarekin garraio aldaketak burutuz gero hauek doakoak izango dira eta operadore ezberdinekin burutuz gero, txartel garestiena ordainduko da eta merkeenaren %25.

5)    Taldeak
Mugi txartelak taldeen abantailak elkartu ditu operadore guztientzako bost talde deskribatuz: familia ugariak, %65eko edo gehiagoko ahalmen urritasuna dutenak, 25 urtetik beherako gazteak, 65 urtetik gorakoak eta talde soziala.





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.