Erantzukizun Soziala

Euskotreneko erakunde guztiaren KONPROMISOEN barruan Erantzukizun-Gobernuaren Politika Deklarazioren bidez adierazita, ondorengo hauek daude:

 

Jasangarritasunarekin konpromisoa

Sozietate aurrera egiten duena, modernoa eta aitzindaria bakarrik posible da gure baliabide naturaleei babesa eta errespetua eraginkor egiten bada eta osasunari eta pertsona guztien bizitza kalitateei eragin diezaiokeen ingurumen arriskuen prebentzioa.

Zentzu horretan, garapen jasangarri ereduaren oinarritariko bat pertsona guztientzako kalitatezko ingurunean bizitza duin beten eskubidea da, gaurkoak eta biharkoak.

Euskotrenen karbono gutxiko zerbitzu baten alde lan egiten dugu gure zerbitzuen prestakuntzan aldaketa baten bidez. Gure helburua berotegi-efektuko gasen igorpenen murrizketara laguntzea eta baliabideen erabileran eraginkortasuna nabarmen gehitzea da, hau da, baliabideen kudeaketa hobea bizitza ziklo osoan zehar.

Hori guztia datozen belaunaldiei lurralde atseginago, jasangarriago eta garapen gaitasun handiago bat uzteko helburuarekin, ingurumena ongizatera, lanpostu sortzera eta etorkizuneko ekonomia baten garapenera laguntzen duen zeharkako elementua izanik.

 

Kalitatearekin konpromisoa

Hiritarrei zuzendutako kalitatezko zerbitzu bikainak: joan-etorri seguruak eskainiz, pertsona guztientzako eskuragarriak, puntu-puntuan heltzen direnak, erosoak, berritzaileak, kalitatezkoak, eta Euskotreneko zerbitzuak erabiltzerakoan beteko direla bermatuz.

Gure kalitatezko ikuspegia prgamatismoarekin eta grinarekin lan egitea datza egungo belaunaldien mugikortasun beharrizanak asetzeko, aldian-aldian gure eskaintza, lan metodoak, eta zerbitzu kalitatea birbalioztatzen dugun heinean, hiritarren eskaera aldakorretara egokitzeko.

 

Berdintasunarekin konpromisoa

Konprometitua eta lehiakorra diren langileak: lan giro seguruan eta osasuntsuan, lanean egonkortasuna sustatuz, garapen pertsonala eta profesionalaren alde apustua eginez, egokitasuna sustatuz, tratu berdintasuna eta aukerak, aniztasuna, elebitasuna, parte hartzea eta taldeko lana; errespetuan oinarritutako lan erlazioak, elkarrizketa, eta lan-familia bizitzako kontziliazioa.

Euskotren Emakundek Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunean Erakunde Laguntzaile bezala ezagutua da eta Berdintasunaren aldeko Enpresa Taldean hartu zuen parte Emakundek ere bultzatuta eta 2004-2006 hirurtekoan zehar garatua izan zen.

Euskotrenek hartutako konpromisoa sendotzeko helburuarekin Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko lorpenarekin eta 2006. urtean hasitako prozesuari jarraipena emanez, urte horretan EuskoTreneko Berdintasunerako I. Plana onartu eta abian jarri zen, 2010 eta 2011. urteetan zehar Diagnostiko bat burutu zen emakumeen eta gizonen berdintasuneko egoerari buruz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2012-2015 abian jarri zen. Dagoeneko III Berdintasunarako Plana 2017-2020 indarrean dago.

 

Segurtasuna eta lan osasunarekin konpromisoa

Euskotreneko ikuspegia Segurtasun eta Osasunaren gaian, Politika Gobernu Arduradunetik aurrera, Erakunderako eta Erakundean lan egiten duten pertsona guztientzako modu seguru eta osasuntsuan gure jarduera garatzean datza.

 

Euskararekin konpromisoa

Euskotrenen konpromisoetariko bat euskararen erabilera etorkizunean ohikoa eta naturala izan dadin urrats sendoak ematen jarraitzea da, beti enpresako agente nagusien artean akordioa eta adostasuna bilatuz.

Euskotreneko helburu orokorra bezeroei euskaraz zerbitzua bermatzea da, eta langileen artean bere erabilera handitzea.

Garatutako ekintzen ondorioz, Euskotrenek 2016. urte bukaeran zilarrezko BIKAIN lortu zuen, euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa mailagatik, erdi mailako alde altuan kokatuz. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzak emandakoa, Euskalit-Kudeaketa Aurreratuarekin batera.

 

Konpromiso Soziala

Egunero gizarteari kalitatezko garraio jasangarri zerbitzua eskaintzeko konpromisoarekin lan egiten dugu, eraginkortasun, segurtasun eta jasangarritasun printzipioetan oinarrituta.

Euskotreneko helburu soziala, besteak beste, honako hau sartzen da, egozten zaizkion garraioarekin erlazionatutako jabetasun publikoko museoen kudeaketa jarduera. Horrela, kudeatzen du Burdinbidearen Euskal Museoak, Azpeitiako Gipuzkoako herrian kokatuta dagoena, trenbidearen historia hedapen lan garrantzitsua burutuz. Bertan, beste ibilgailuen artean, honako hauek ikus daitezke, Iraultza Industrialarekin iritsitako trenak, antzinako tranbia elektrikoak eta lehenengo lurrun tren-makinak. Horrez gain, lurrun eta diesel trenen zerbitzuak kudeatzen ditu eta antzinako Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa hartzen du, trenbideko erloju bilduma eta trenbide munduan erabilitako uniformeen erakusketa XIX. mende bukaeratik gaurko egunetaraino.

Horrez gain, Euskotrenek publiko nagusien kezkekin erlazionatutako zenbait erakundeekin lan egiten du, kanpokoak eta barnekoak: ingurumena, irisgarritasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, kultura, euskara eta kirola, besteak beste.