Bezeroaren eskubideak eta eginbeharrak

Bidaiarien eskubideak eta betebeharrak 2011ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu ziren kontrataziozko baldintza orokorretan batuta daude. Berritasun nagusiak (zenbait egoeretan) trenetara eta tranbietara konpainiako animaliekin sartzeko aukera eta garraio titulu baliagarri gabe bidaiatzeagatik jarriko den gehigarria 50 raino igoko dela.

Baimenduta dago:

  • 100 x 60 x 25 cm-tik gorako tamainarik ez duten objektuak edo eskuko fardelak eramatea.
  • Surf taulak eramatea, beraien zorroarekin, bi metrotik gorako luzerarik ez badute, ibilgailuen erdialdeko plataformetan, eta igarobidea oztopatu gabe.
  • Haurren kotxeekin eta aulkiekin bidaiatzea, beti ere behar bezala lotuta.
  • Etxeko animaliekin bidaiatzea, horiek arriskurik edo eragozpenik eragiten ez baldin badute.
  • Bizikletekin bidaiatzea.

Ez dago baimenduta:

  • Garraio titulu baliagarririk gabe bidaiatzea

Ez dute garraio titulurik behar titulua daraman pertsona nagusiak lagundutako 6 urtetik beherako haurrek, pertsona itsuekin doazen laguntzaileek edo mugikortasun murriztua izanik gurpil aulkia duen pertsonarekin joan behar duen laguntzaileak

  • Erretzea, jatea edo alkoholdun edariak edatea.
  • Bizikleta, patin edo antzekoen gainean zirkulatzea.

* Informazio hau trenbidea eta tranbia zerbitzuari dagokio. Autobusen zerbitzuak GGLA-ko (Gipuzkoa) eta BGP-ko (Bizkaia) araudien bidez arautzen dira.

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.