Passbask


Ezaugarriak

Passbask-a, mugaz bestaldera igarotzeko nazioarteko baimena da. Horrekin Baionaraino bidaiatu ahal izango duzu, Euskotreni eta SNCF-ri esker, txartel bakar batekin eta mugarik gabe txartelaren balio-denboraren barruan.



 

 

 

 

Passbask txartelak Lasarte-Oria eta Baiona arteko geltokietara sartzeko aukera ematen dizu, Hendaian Euskotreneko eta SNCF enpresako lineen artean garraio aldaketa eginez (2. mailako tren guztietan TGV-a barne, “Palome Bleue” deritzona izan ezik)

Tarifak

  • Nagusiak: 12€
  • 12 urte baino gutxiagokoak 8€.
  • SNCF konpainian 4 urte beherakoek eta Euskotrenen 6 urte beherakoek doan bidaiatu ahal izango dute.

Balioztatzea

  • Euskotrenen erositako txartelek SNCF konpainiatik bidaiatzeko balioko dute (bidaiariak bakarrik Txartela erakutsi beharko du SNCF konpainiako langileren batek eskatuz gero).

Non erosi daiteke:

Lasarte-Oria eta Hendaia arteko langileen zerbitzua duten geltoki guztietan. Ikusi Mapa
Salmenta automatikako makinetan ez da salduko.

 

 

 

 

 

Informazio gehiago:

Telefono: 944 333 333

LIBURUXKA




© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.