L3: Matikotik Kukullaga/Etxebarrira

 

 

L3: Matiko - Kukullaga

Irekiera: apirilak 8
Linea guztiko luzera: 5.885 metro
Geltoki kopurua: 7 geltoki: Kukullaga/Etxebarri, Otxarkoaga,Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak/Casco Viejo, Uribarri eta Matiko
• Zerbitzua emango zaien herritarrak: 70.000 baino gehiago
Zerbitzuaren maiztasunak: 7,5 minutu (lanegunak), 10 minutu (larunbatak, igandeak eta jaiegunak) eta 15 minutu (gauekoak)
Ibilitako denbora: Matiko - Kukullaga/Etxebarri: 13 minutu. Lezama-Kukullaga/Etxebarri: 36 minutu
Loturak: L3 abian jartzeak Euskotreneko linea orokorra egungo Txorierriko linearekin bat egitea ekarriko du.
1- Lezama-Kukullaga/Etxebarri artean zerbitzu zuzenak egongo dira trenez aldatzeko beharrizanik gabe.
2- Kukullaga/Etxebarri geltokian Urdaibaira eta Donostiara doazen trenekin lotura egin daiteke.
3- Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian metroko 1. eta 2. lineekin lotura egingo da.
Garraio aldaketak:
1- Ez da garraio aldaketa kobratuko:
- Metroko 1., 2. eta 3. linea artean.
- Txorierri eta Euskotreneko linea artean (orokorra eta Urdaibai). L3 eta Euskotreneko linea artean.
- Txorierri eta L3 artean.

2- Garraio aldaketatzat kontuan hartuko da: Txorierri eta Metroko 1. eta 2. Lineen artean egiten diren bidaiak.
Adibidez: Bidaia Lezama (Txorierri) - Otxarkoaga (L3) bada, garraio aldaketa gabe. Otxarkoaga (L3) -Plentzia (L1) bada, garraio aldaketa gabe. Bidaia Lezama (Txorierri) - Plentzia (L1) bada, garraio aldaketa kobratuko da.
Tarifak ibilitako guneen arabera ezarriko dira.
Material mugikorra: UT Serie 950
Tarifak eta tituluak: Bizkaiko Garraio Partzuergoko web gunera sartu: www.ctb.eus

 

 

 

 





© 2001-17 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Queda prohibida la reproducción parcial o total de los contenidos de esta publicación sin permiso.